Lurzoruari eta Hirigintza legeak ezartzen duenez plan orokorrak behin betiko onesteko eskumena duten udalerri guztietan, Leioan esate baterako, Udal Plangintzako Aholku Batzordea egon behar da, aipatutako plangintza aldatzen denean loteslea izango ez den aginduzko txostena eman dezan.
Orain, Leioak batzorde hau berritu behar du kide hauekin:
Auzokideen elkarteen izenean: ordezkari bat.
Ingurumenaren defentsan ari diren antolakundeen izenean: ordezkari bat.
Ezinduen elkarteen izenean: ordezkari bat
Kultura- eta kirol-elkarteen izenean: ordezkari bat.
Emakumeen elkarteen izenean: ordezkari bat.
Adinekoen elkarteen izenean: ordezkari bat.
Leioako merkatarien elkarteen izenean: ordezkari bat.
Aipatutako elkarte eta erakundeek Kontseiluan parte hartzeko eskatu ahal izango dute, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztutako idazki baten bidez, irailaren 23ra arte.