Leioako Udalak gaitzetsi egin du bizilagun batek bere bikotekideari eragindako genero-indarkeriako kasu bat

0

Leioako Udalak irmoki gaitzesten du emakume batek bikotekidearengandik jasan duen genero-indarkeriako kasua, eta elkartasuna helarazi die bai biktimari bai haren familiari. Gainera, elkarretaratzea deitu du bihar, 12: 00etan, Bulebarrean.
Leioako Udalak gogorarazten du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Egoera horrek Leioan berdintasuna gauzatzeko Udalak eta Leioako gizarte osoak duten erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu.

Hori dela eta, Leioako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, abuztuak 14, 12: 00etan Bulebarrean. Halaber, osasun-agintariek gomendatutako segurtasun-neurriak mantentzea gogorarazi da.

Leioako Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekintza guztiekin bat egin du.