Manolo Sanjuanek 50 urte bete ditu Azpeitiko merkataritza mimoz lantzen

0
PRUEBA

Sanjuan artisau dendak 50 urte bete berri ditu. 1970eko uztailaren 25ean ireki zuen Manolo Sanjuanek. Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkataritza elkarteak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindako lana eskertu nahi izan die, eta Agustin Lizarralde zinegotzia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria  izan dira Manolo eta Mikel Sanjuan zoriontzen, eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen.

«50 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Herriari horrelako merkatari txikiek ematen diete bizia eta orain arte bezala herria bizi mantentzeko ahaleginean segitzeko eskatu nahi dizuegu», adierazi du Lizarraldek.