Vitoria-Gasteizko San Antonio kalea oinezkoentzako lehentasunezko gune bihurtuko da

0

Gasteizko Udalak San Antonio kaleko zati batean oinezkoentzako iraultza bat egiteko lanak egiten hasi da, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Plana eta Orain Gasteiz Plana betez. Izan ere, diseinu berritzailea eta apurtzailea izango du horrek, hiriaren bihotzean. “Eguzkilorea gure etxeak babesteko sinboloa da. Hartara, segurua izateaz gain, gure etxea ere baden espazio publiko bat sustatzen dugu, bertatik ibili ez ezik, horretaz gozatu ere egingo baitugu “, azaldu du Gorka Urtaran alkateak. “Esku-hartze hau sinbolismoz beteta dago. Honekin jauzi kualitatibo bat egiten dugu. Seguru mugitzeko eskubidetik gozamenerako eskubidera igarotzen gara, guztion espazio komun hori bizitzeko eskubidera“.