Bi atxilotu Donostian mugikor bat lapurtzeagatk

0

Ertzainek 14 urteko adingabe bat eta 19 urteko gazte bat atxilotu zituzten ostiral goizaldean Donostian, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Arrastatu zituzten gazteek telefono mugikorra lapurtu zioten biktimari eta lurrera botatzeraino jo zuten. Gertatutakoa ikusi zuen gazte talde batek harrapatu zituen ustezko bi lapurrak.

Jarritako salaketaren arabera, goizaldeko ordu biak aldera, biktima Donostiako erdigunean zegoen autobusaren zain, eta, halako batean, bi gazte hurbildu zitzaizkion eta telefono mugikorra kendu zioten. Biktima haien atzetik abiatu zen telefonoa eskatuz, eta hauek bira eman eta gaztea jo eta lurrera bota zuten.

Gazte talde batek ikusi zituen ustezko bi lapurrak korrika atzetik beste gazte bat zutela, eta ihes egiten ari zirenak harrapatu eta Ertzaintzara deitu zioten.

Adierazitako lekura hurbildu zen polizia-patruila batek bertan zeuden gazteen lekukotasunak jaso zuen, eta bi delitugileak, 14 urteko adingabe bat eta 19 urteko gazte bat, atxilotu zituen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta.