Bilboko alkatea Begoñako mezan izango zen

0

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea Begoñako Mezara joan zen abuztuak 15ean, zapatua, 12:00etan. Oraingo honetan, ostera, ez zen egin ohiko Aurreskua, ez eta erromeria, Begoñako Amatxuren omenez. Era horretan, eragotzi egin ziren jende elkarretaratze handiak eragiten dituzten ekitaldiak, COVID-19aren gaitza dela-eta eman diren gomendio sanitarioen arabera

Era berean, Begoñako Basilika barruan, indarrean diren jende kopuruaren mugak eta higiene neurriak ezarri ziren.