Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak hiriko saltokien lehiakortasuna hobetzeko plan bat adostu dute

0

Bilboko Udalak eta Bilboa Dendak elkarteak lankidetza-esparru bat adostu dute hirian kalitate oneko merkataritza errentagarri baten eskaintza eta lehiakortasuna handitzeko.

Ekimena programa honen barruan dago: Hirigune, Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasunerako zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa COVID-19aren aurrean. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak abian jarritako programa da.

Hitzarmena sinatzearekin batera, hirian kalitate oneko merkataritza errentagarri baten eskaintza eta lehiakortasuna handitu nahi dira, eta, horretarako, baterako neurriak hartuko dituzte Bilboko Udalak eta Bilbao Dendak elkarteak, merkataritza-jardueraren baldintzak, establezimenduen kudeaketa eta langileen gaitasuna hobetu ahal izateko.

Sustapenari, prestakuntzari eta komunikazioari lotutako jarduketak izango dira, bai eta merkataritza-lehiakortasunerako estrategia berriei lotuak ere.

Bestalde, #Bilbao Aurrera planari eutsiko dio Bilboko Udalak. EKONOMIA ETA ENPLEGUA BERRAKTIBATZEKO hogeita hamar neurri barne hartzen ditu, besteak beste, saltoki, mikroETE, autonomo eta ekintzaileen lehiakortasuna hobetzeko eta suspertzeko aparteko hainbat ekintza. Honako hauek, esaterako:

  • COVID-19ari lotutako Aholkularitza Integraleko Zerbitzua Bilbao Ekintzak informazio, aholkularitza eta laguntza zerbitzu hau jarri du martxan, eta, horren bitartez, hiriko ekintzaile, saltoki, autonomo, mikroETE eta enpresa guztiei laguntza eskainiko zaie erakundeetatik martxan jartzen dituzten laguntza guztiak benetan eskuratu ahal izateko.
  • Kaltetuen dauden ekonomia-sektoreetako saltoki, mikroETE eta autonomoentzako dirulaguntza zuzenak, eskumena duten agintariek ezartzen dituzten osasun-protokoloengatik beharrezkoak diren inbertsioak egiteko.
  • Merkataritza-lokalen alokairua ordaintzeari buruzko hitzarmenak lortzeko bitartekaritza-zerbitzua. Zerbitzu honen bitartez, jardunbide egokiak, orientabideak eta gomendioak identifikatu eta zabalduko dira, bai eta berariazko bitartekaritza-zerbitzu bat ere, bi aldeek (errentatzailea eta errentaria) adiskidetasunezko hitzarmenak lor ditzaten.
  • COVID-19ak eragindako egoeran sortutako erronkei aurre egiteko lankidetzako berrikuntza irekiko prozedurak sustatzea, eta, aldi berean, ekintzailetza babestea.
  • COVID-19ak eragindako egoeran jarduerari bultzada berri bat eman behar dioten merkataritza, mikroETE eta autonomoentzako mentoring aurreratuaren zerbitzua. Xedea da “errendimendu altuko aldi baterako taldeak” sortzea, lankidetza-lanaren oinarri sendo batekin, zeinak baliogarriak izango diren enpresa horien estrategia berriz zehazteko eta merkataritza- zein kudeaketa-tresna berriak gehitzeko.
  • Berrikuntzari lotutako gaikuntza eta gaikuntza digitala emateko zein lehiakortasuna hobetzeko zerbitzua merkataritza, mikroETE eta autonomoentzat Prestakuntza-piluletan oinarritutako prestakuntza-programa berri bat da, aurrez eta online emango dena, eta enpresei lagundu nahi die irtenbide zein tresna berriak identifikatzen. Gainera, banakako aholkularitza-zerbitzuak eskainiko dituzte. Bereziki azpimarratuko da Bilboko zerbitzu-enpresen eta merkataritzaren digitalizazioa hobetzeko premia.