Bilboko Udalak larrialdien udal plana berraktibatu du

0

Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak Bilboko Udalaren Larrialdi Plana aktibatu du berriro ere gaur, astelehena, eta Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu udal baliabide guztiak, Lehendakariak agindu duen Osasun Alertaren egungo egoeran erantzun koordinatua eta eraginkorra errazteko asmoz.

Martxoan bezalaxe, Alkatea harremanetan egongo da etengabe Lehendakariarekin zein Udalean ordezkaritza duten udal talde guztien bozeramaileekin ere, ekintzak koordinatu eta osasun egoeraren bilakaerari buruzko informazioa partekatzeko. Horren harira, aurreko Udalaren Larrialdi Planean eratutako bi batzordeak –teknikoa eta aholku-emailea– abiarazi dira berriz ere.

Larrialdien Udal Planak arrisku larriko egoerei aurre egitea du helburu, eta osasun alerta, istripua, hondamendia edo kalamitate publikoa izanez gero herritarrak eta udal ondasunak babesteko behar diren baliabide guztiak mobilizatzeko mekanismoak definitzen ditu, bai eta Udalaren eta beste erakunde publiko eta/edo pribatuen artean koordinatzeko modua ere.