Ertzaintzak eta udaltzaingoek 3.030 isun baino gehiago jarri dituzte maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik

0

Ertzaintzak eta udaltzaingoek lehengo ostegunean eman zuten informazioaren arabera, guztira 3.030 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko aginduan, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoan, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3. fasea gainditu eta gero, jasotako maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Arrazoi horrengatik, Ertzaintzak 1.521 pertsonari jarri dizkie isunak eta udaltzaingoek, berriz, 1.509ri.

 Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko agindua argitaratu zenetik, Ertzaintzak eta udaltzaingoek osasun-krisiarekin erlazionatutako prebentzio-jarduketak egin dituzte, eta bi hilabete hauetan 3.030 isun jarri dituzte maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Isun horietako gehienak maskara ez janzteagatik jarri dituzte (2.686), beste batzuk behar bezala ez erabiltzeagatik (47) eta bakar batzuk “in vigilando” lanak ez betetzeagatik (13).

Gainerako 344 isunak garraio publikoan maskara ez janzteagatik jarri dituzte.

Gainera, bi hilabete hauetan beste 1.009 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren aginduan jasotako beste prebentzio-neurri batzuk ez betetzeagatik, hala nola pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzea eta ostalaritzako establezimenduetan aforoak errespetatzea (720), edarien kontsumoa leku publikoetan, establezimenduetatik kanpora, (228) eta beste hainbat kasu.