Asteburu honetan Ertzaintzak hamaika pertsonaren aurkako eginbideak hasi ditu, ikertu gisa, bide-segurtasunaren kontrako delituengatik, hamar kasutan Euskadiko errepideetan zirkulatzen ari zirela geldiarazi eta dagozkion testetan alkohol-tasa positiboak eman dituzte, eta beste gidari bat proba egin nahi ez izateagatik geratu da ikerketapean.
Larunbatean sei pertsona geldiarazi zituzten Ertzaintzaren patruilek Barakaldon, Leioan, Beasainen, Hernanin eta Irunen. Igandean, berriz, beste bost kasu izan dira Leioan, Legorretan (2), Deban eta Tolosan.