Madril CFF, premia handiak dituen aurkaria

0

Datorren igandean, 12:00etatik aurrera, Athletic Clubek Matapiñonerako Udal Estadioa bisitatuko du Madril CFFren aurka jokatzek, Primera Iberdrolako hamazazpi jardunaldian. Zuri-gorriek hiru baja garrantzitsu dituzte zelai erdian, lesionaturik dauden Marta Unzue eta Jone Ibañez eta zigortua dagoen Damaris. Gainera, aste honetan gripeak gogor zigortu ditu Angel Villacamparen neskak, eta deialdia osatzeko itxaron egin beharko da, Irene Oguiza eskumendeko erdilaria deialdian lehen aldiz sar daitekelakoan. Lehoiek 2020an etxetik kanpo egingo duten lehen irteera izango da, eta zuri-gorriek irailetik irabazten ez duen aurkaria izango dute aurrez aurre (4. jardunaldian, CD Tacón 1- Madrid CFF 2).

Madrilgo taldea jaitsieratik puntu batera dago eta iraupen luzeko lesioagatik zenbait baja izan ditu denboraldiaren lehen zatian. Hori dela eta, Madril CFFk neguko merkatura jo behar izan du taldea indartzeko eta bizi duen dinamika txarrari buelta ematen saiatzeko. Aste honetan bertan Valeria aurrelari brasildarraren fitxaketa itxi dute -Brasilgo Paulista txapelketaren 2019ko aurrelaririk onena-, eta Antonia Silva herrikidea ere sartu dute lantaldean. Jang Sel-G korearrak, Amanda Frisbie estatubatuarrak, Ingrid Moe norvegiarrak eta Rita Chikwelu aurrelari nigeriarrak ere elastiko zuria jantzi dute.

Joaneko norgehiagokan lehoiek 3-0 irabazi zuten Erika Vazquezen bi gol eta Marta Perearen jaurtiketa loratu bati esker. Zuri-gorriak gogotsu helduko dira hitzordura, sailkapenean hirugarren dagoen Levanteren aurka Lezaman azken minutuan berdindu ostean. Bestalde, Oscar Fernandezek zuzentzen duen taldeak 2-0 galdu zuen Real Betisen aurka joan den astean.