Joan den ostiral goizaldeko hiruak aldera, Berrizen prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila batek gizon bat ikusi zuen aparkatuta zegoen zabor-kamioi baten atzean ezkutatu nahian. Agenteek patruila-autotik jaitsi eta gizona identifikatu zuten, kamioiko erregai-deposituko sarraila txikituta zegoela eta kamioiaren azpian gasolio-bidoi bat eta tutu-zati bat zeudela ikusi ondoren.
Horrez gainera, inguruan zegoen auto bateko erregai-deposituaren ahoan inbutu moduan jarrita zegoen plastikozko botila bat ere aurkitu zuten.
Gizona, 49 urtekoa, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten.