Zauritu bat A-15ean gertatutako trafiko-istripu batean

0

Larunbat arratsaldean, auto baten gidaria zauritu zen A-15 errepidean, Berastegiko udal-barrutian gertatu zen zirkulazio-istripu batean. Istripuak auto-ilarak sortu zituen Donostiarako noranzkoan, bidea itxita geratu baitzen Belabietako tunelean.

Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, Kia Karens bat errepidetik atera zen A-15 errepidean, Berastegin, Belabietako tunel barruan, zirkulatzen ari zela. Gidaria, 82 urteko gizona, Asunción Klinikara eraman behar izan zuten. Bidea itxita egon zen denboran Ertzaintzak bideratu zuen trafikoa Donostiarako noranzkoan, istripua izan zuen autoak zirkulazioa oztopatzen zuenez, eta, horren ondorioz, auto-ilarak sortu ziren. Hiruak eta hogei aldera egokitu zen adierazitako noranzkoko errei bat, eta autoa garabi baten laguntzaz kendu eta bidea garbitzeko lanak amaitu ondoren normalizatu zen egoera.