Athletic Clubeko harrobiko taldeen entrenamenduen hasierari buruzko informazioa eguneratu nahi izan dugu, abuztuaren 3an argitaratutakoa eguneratuz:
Bilbao Athleticek jarduera hasteko aurreikusitako datari eutsiko dio eta, proba medikoak egin ondoren, abuztuaren 20an, osteguna, egingo du lehen entrenamendua Lezamako kirol instalazioetan, 18:00etan.
Gainerako taldeak (Basconia, Femenino C eta gazteen eta kadeteen taldeak), Eskola Kirolaren barruan daudenak izan ezik, pixkanaka sartuko dira abuztuaren 24tik (astelehena) aurrera. Eskola-kirolean (haurren kategoriak) parte hartzen duten taldeak irailean itzuliko dira jarduerara.
Data horiek guztiak osasun-agintariek edo/eta kirol-organo eskudunek ematen dituzten zehaztapenen eguneratzeen mende geratzen dira.