Bizkaian mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera

0

Bizkaiko Foru Aldundiko esku-hartze azkarreko bost foru-taldeek egunero baheketa egiten jarraitzen dute egoitza-zentroetan, balizko kasu positiboen bila, eta azken orduetan foku berri bat hauteman dute, egindako proben emaitzetan oinarrituta. Bilboko Ballesol egoitzan dago, atzo erabiltzaile positibo bat erregistratu ostean. Egoitza osoari egindako baheketaren ondoren arratsaldean jasotako datuen arabera (43 erabiltzaile eta 31 profesional), proben emaitza 8 erabiltzaile positibo gehiago eta profesional positivo bat izan da. Egoiliar guztiak Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatura eramango dituzte datozen orduetan.

Azken bi hilabeteetan, deseskaladarako Planaren 3. fasea gainditu zenetik, Bizkaiko Foru Aldundiak gaitutako taldeek 5.870 PCR prebentibo baino gehiago egin dituzte. Horietatik 3.300 baino gehiago egoitza-zentroetako profesionalei egin zaizkie. Kasu positiboak bilatzeko prebentziozko zaintza-probak, batez ere kasu positiboak dauden lurraldeko eremuetan egin dira.