Donostian 9.503 langabe daude

0
PRUEBA

Donostian 9.503 langabe zeuden uztailean, ekainean baino apur bat gehiago, zehazki 10 pertsona gehiago.

Enrique Ramos Bultzada Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, «Datu serioa da, baina espero zen, bizi dugun egoera ikusita, eta gure hiriari ere eragiten dio. Erakundeen artean lanean jarraitu behar dugu jarduera ekonomikoari berrekiteko eta langabeziak behera egin dezan «.

Ramosek azaldu duenez, langabeziak 5 hilabetez jarraian gora egin du, eta gogorarazi du aurtengo otsailean 7.603 langabe zeudela.

Urtetik urterako datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du urtebetean. 2019ko uztailean 7.160 langabe zeuden, eta 2020ko uztailaren amaieran. Zehazki, 2.343 pertsona gehiago daude langabezian, hau da, % 32,7 gehiago.