Donostiatruk bigarren eskuko azoka

0

Abuztuaren 22an, larunbata, Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo da Easo Plazan, 10:00etatik 14:00etara. Donostiatruk Udalak, bere Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzarekin, antolatutako azoka da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren lankidetzarekin egiten da.

Azokan, produktuak berrerabili eta hondakinak murrizteko asmoz, hala nola arropa, jostailuak, liburuak, eta abar, saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira. Osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du, eta beraz postu kopurua mugatuko da, produktuak manipulatzea saihestuko da eta arropak probatzea mugatuko da.

Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.