Gorlizen atxilotua hondartzan bost telefono mugikor lapurtzeagatik

0
PRUEBA
Atzo arratsaldean Gorlizen ertzainek 39 urteko gizon bat atxilotu zuten ebasketa-delitua leporatuta. Susmagarria biktimek harrapatu zuten bertako hondartzan motxiletatik ustez telefono mugikorrak eta bestelako objektuak lapurtzen ari zela.
Prentsa bulegoa

Atzo arratsaldeko zortziak eta laurden inguruan, berriemaile batek Ertzaintzara deitu zuen ustezko lapur bat atxikita zutela esanez. Berriemailearen arabera, hainbat telefono mugikor eta bestelako objektuak, besteak beste, hainbat giltza sorta, lapurtu zituen motxiletatik Gorlizeko hondartzan.

Handik laster hurbildu zen adierazitako lekura Ertzaintzaren patruila bat, eta agenteak ustezko lapurraren biktimekin harremanetan jarri zirenean, hauek jakitera eman zieten susmagarriak beste pertsona baten laguntza izan zuela eta hark ihes egitea lortu zuela. Era berean, jakinarazi zieten ustezko lapurrak bost telefono mugikor eta biktimen etxebizitzetako hainbat giltza sorta hartu zituela motxiletatik. Zorionez, biktimetako batzuek ikusi egin zuten, eta patruila iritsi arte atxiki zuten.

Horren aurrean, ertzainek, beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin zuten ustezko lapurra, ebasketa-delitua leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman zuten.

Une hauetan ikerketa zabalik dago ihes egitea lortu zuen ustezko bigarren inplikatua identifikatu eta aurkitu ahal izateko.