Isunak gogortu egingo dira Donostian bolumen handiko hondakinak kalean kontrolik gabe uzteagatik

0

Zigorrak zorroztu nahi ditu Donostiako Udalak, bolumen handiko hondakinak (altzari zaharrak, etxetresna elektrikoak, obra txikien hondakinak eta abar) bide punikoan botatzeko orduan izaten den kontrol falta galarazteko.

Miguel Ángel Díez Hiri Mantentzeko zinegotziak adierazi duenez, “zoritxarrez, gero eta deskontrol handiagoa dago hondakinak kalean uzteko orduan. Ez dago ordutegi librerik, ordu eta egun batzuetan utzi behar dituzte herritarrek hondakin horiek, dagokien zerbitzuek behar bezala jaso”.