Pertsona bat hil da N-1 errepidean trafiko-istripu batean

0

Gizon bat hil da gaur goizean, hamaikak eta hogei aldera, N-1 errepidean, Andoaingo udal-barrutian eta Donostiarako noranzkoan, gertatu den trafiko-istripu batean. Istripuaren ondoren egiaztatu da biktimak ez zuela ez konorterik ez pultsurik. Hori dela-eta, litekeena da konortea istripua gertatu aurretik galdu izana, une honetan oraindik ziurtatu ezin bada ere.
Istripua gaur goizeko hamaikak eta hogei aldera gertatu da N-1 errepidean, Andoainen eta Donostiarako noranzkoan. Oraindik argitu ez duten arrazoiren batengatik, Toyota Rav4 autoak errepidetik atera eta hesi bat jo du.

Talkaren ondoren biktimari laguntzera hurbildu diren pertsonek egiaztatu dute gizonak ez zuela ez konorterik ez pultsurik. Ertzaintzaren patruila bat iritsi denean, agenteek suspertzeko maniobrak egin dizkiote anbulantzia iritsi bitartean. Anbulantziako medikuak berehala egiaztatu du gizona hil egin dela.

Istripuaren ondoren gidariak konorterik eta pultsurik ez zuenez, litekeena da gizonak konortea gidatzen ari zen bitartean galdu izana eta istripua arrazoi horrengatik gertatu izana. Hala ere, une honetan ezin da horrela izan denik ziurtatu.

Istripuaren ondorioz autoa errepidetik kanpora geratu da, eta zirkulazioan, beraz, ez du eragin handirik izan.