Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua elkarrizketatu dute Bizkaia Irratian, eta gaurkotasuneko gai hauek baloratu ditu:
- Hegaluzearen kuoten banaketa. «Gure helburua da Madrilen kuota banatzeko akordioa lortzea, antxoarekin egin den bezala; horrela kanpaina ez da hain azkar amaituko».
- LABI, covid-19aren aurka hartu beharreko neurriak
- Egoera ekonomikoa: «Kosta egingo zaigu pandemiaren ondorioak gainditzea; enpresekin egiten diren negoziazio guztiek enpleguari eusteko izango dute lehentasun».
- «Ez dugu ostalaritzaren sektorea satanizatu behar; laguntzak eman behar ditugu sektoreko enpleguari eusteko».
- «Automobilgintza Mahaia berraktibatuko dugu».