Urain eta Nico Serrano, Athleticen lehen taldearekin lanera

0

Nico Serrano (Iruñea, 17 urte) eta Ewan Urain (Durango, 20) bihar hasiko dira Athleticen lehen taldearekin entrenatzen. Aurrelari gazteak Gaizka Garitanok zuzentzen duen denboraldi-aurrean batuko dira Lezaman.

Serranok Ohorezko Mailako jubenilekin (19 gol sartu zituen) parte hartu zuen joan den denboraldian, eta debuta egin zuen Bilbao Athleticekin (datorren urtean emango du jauzia), uztailean Badajozen aurka jokatu zen 2. mailara igotzeko playoffean.

Bestalde, Urainek ere kanporaketa jokatu zuen Extremadurako taldearen aurka belauneko lesio larri batetik atera eta gero. Horrela, aurrelariak bere lehen denboraldia etenda ikusi zuen Baskonian denboraldi bikaina egin ostean.