Bizkaiko Aldundiaren 3i programak 14 proiektu berri lagundu ditu

0

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresek aurkezturiko 24 proiektutatik 14 aukeratu ditu inbertsio, berrikuntza eta nazioartekotze ra bideratutako laguntza integraleko 3i programan parte hartzeko.

Hautatutako proiektuek 35,7 milioi euroko inbertsioa izango dute eta 1.026 lanpostu berri sortu ahal izango dituzte, enpresa parte-hartzaileen aurreikuspenen arabera, Ainara Basurko Sustapen Ekonomikorako diputatuak iragarri duenez. Martxan jarri zenetik hasi besterik egin ez duen eragin handiko programa baten aurrean gaude. Ekitaldi honetan sailetik 5,6 milioi euro inbertitu ditugu enpresentzat eta lurraldearentzat lehiakortasunari dagokionez salto handiak inplikatzen dituen proiektuak laguntzeko. 3i hazten jarraitzera eta liderrak izatera deituriko enpresak indartzeko apustu bat da, azaldu du Ainara Basurkok.

Programaren eraginari dagokionez, laguntza jaso duten 14 enpresak urtean 198 milioi euroko fakturazio bateratua izatetik 279,5 milioi euro izatera pasako dira 2022an, euren aurreikuspenen arabera. Hau da, diruz lagundutako 3i proiektuen ondoriozko igoera 42,2 milioi eurokoa da, 3 milioi euro gehiago batez beste enpresa bakoitzeko.

Proiektu guztiak industria-arlokoak dira, hainbat azpisektoretan, eraikuntza-sektoreko enpresa bat izan ezik.