‘El Internado: las cumbres’ telesailaren zati bat grabatuko da Hondarribian

0

Guadalupeko Gotorlekua eta bere inguruak ‘El Internado: Las cumbres’ Atresmedia Studiosek eta Globomediak ekoiztutako telesailaren grabazio jardunaldiak izango dira datozen egunetan. Molla Ibilbidean eta Higer itsasargiaren inguruan ere grabatuko dituzte eszenak bihar bertan.

Maria Serrano Sustapen Ekonomiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak nabarmendu duenez, «Hilaren 14 eta 17an prestaketa lanak hasi ziren eta orain Guadalupeko gotorlekua eta Kalbarioko Bateria inguruan filmatzeko lanak burutuko dira. Larunbatean, hilak 22, eta astelehenean, hilak 24, desmuntatzeari ekingo zaio”.

«Telesail indartsu baten grabazioa da, eta COVID-19aren harira izaten ari garen gertaera negatiboetan, albiste oso ona da Atresmediak eta Globomediak telesailaren zati bat Hondarribian grabatzea erabaki izana» dio Serranok.

«Giza taldea ia ehun pertsonak osatzen dute, besteak beste, aktoreek, figuranteek eta talde teknikoek osatuta. Hortaz gain, hainbat kamioik, ibilgailuk eta garabi artikulatu batek osatutako ekipo materiala dago; beraz, Udaltzaingoak Guadalupeko aparkalekuaren zati bat mugatu beharko du».