Gaur goizean Euskadi Irratian, Arantxa Tapia sailburuak aztertu ditu atzo LABIk iragarritako covid -19aren ondorioak arintzeko neurriak. Besteak beste, gai hauek nabarmendu ditu:
-“Euste-neurriak denbora luzez mantenduko dira, eta Jaurlaritza berriak egoera aztertuko du ostalaritza sektorearekin batera”.
– “Mikrokonfinamenduak egoera oso berezietan ezartzen ari gara; une zehatzetarako balio dute».