Arantxa Tapia: «Garaiz gaude egoera zuzentzeko»

0

Arantxa Tapia sailburuak elkarrizketa eman du gaur goizean RNEn, eta bertan azaldu du covid-19aren berragertzeari uda ostean aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak duen jarrera, baita LABIk hartutako neurriak ere. Besteak beste, honako gai hauek aipatu ditu:

-«Egungo egoera zuzendu beharra dago. Konfinamendu gogor baten ondorioz, lasaitu egin gara, eta ahaztu egin zaigu birusa hemen dagoela. Arazoa izaten jarraituko du, txerto eraginkor bat izan arte».

-«Dena egin daiteke, baina bete modu batera, kontaktu gutxiagorekin eta distantzia sozial handiagorekin. Martxoko bezalako konfinamendua saihestu behar da, ezin baitugu, ez sozialki ez ekonomikoki, onartu».

-Ulertzen dugu ostalaritza sektorearen asaldura, baina une honetan amore eman behar da orekatzeko. Osasunak eta ekonomiak elkarrekin bizi behar dute, eta, orain, kutsatzeko joera aldatu behar dugu, gure osasun-sistemak kolapsa ez dezan».