Tapia: «Heldua den euskal gizarteari eskatzen diogu arauak bete ditzan pandemia kontrolatzeko»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Covid-19aren aurrean Eusko Jaurlaritzak duen jarrera eta LABIk hartutako neurriak azaldu ditu. Besteak beste, honako adierazpen hauek egin ditu:
«Orain arte egin den bezala, Ertzaintzak eta udaltzaingoek beteraziko dituzte hartutako neurriak, baina beste behin ere dei egin nahi diot heldua den euskal gizarteari,
pandemia hau banaka eta kolektiboki kontrolatzeko gai baita. Bai Eusko Jaurlaritzak, bai gainerako erakundeek uste dugu, -araudia betetzeaz gain, horretarako zaintza egongo delako-, helduak garela gertatzen ari denaz jabetzeko”.

“Derrigortasunaren barruan, une honetan hamar pertsona baino gehiago ez elkartzearen definizioa dago, eta esparru guztiei eragiten die, baita pribatuari ere. Etxe barruan erregulatzea zaila dena arren, hori da gure erantzukizun pertsonala eta kolektiboa”.

“Konfinamendu kirurjikoak edo isolamenduak fokuak ikusten diren lekuetan, mahai gainean egon dira eta daude oraindik. Nahi baino kutsatze handiagoak dauden lekuetan, neurri murriztaileak hartu ditugu giza-portaerei dagokienez, eta hala egiten jarraituko dugu, emaitza ona ematen duelako”.

“Fokuen etengabeko jarraipena egiten ari da, eta orain, Osasun Larrialdia dekretatu ondoren, gertatzen den aldakortasuna aztertu behar da. LABIren aholku-batzordearen barruan ikusiko dugu neurriak lasaitu edo gogortu behar ditugun kasu bakoitzean.

“Konfinamenduaz pentsatzen dugunean, martxoan bizi izandakoa bezain gogorra den zerbait bururatzen zaigu, baina orain, konfinamenduez baino gehiago, neurri murriztaileak handitzeaz ari gara. Melbournek edo Anberesek egin duten bezala, kalean ahalik eta denbora gutxien egotea da helburu; lan egiteko, erosketak egiteko, kirola egiteko eta abarretarako mugikortasuna mantentzen bada ere”.

“Gizarte bakoitzak modu diferentean erantzuten du, eta beti erreparatzen diogu gauza interesgarriak egiten ari diren beste herrialde batzuen adibideari, baita kasu hauetan ere”.

“LABIk gaueko aisialdirako lokalak ixtea erabaki du, eta Euskadiren kasuan, Ikuskizunen Legeak 3. eta 4. taldeetako establezimenduei eragiten die, baina ez ordutegiagatik, baizik eta egiten den jardueragatik. Jakin behar dugu ezin garela erlaxatu gaueko aisialdiko jarduera mota horiei dagokionez”.

“Iraileko lehen astean eusko gobernu berria eratu ondoren, sailburu berrien lana izango da ostalaritza-sektorearekin eta beste batzuekin biltzea, neurri murriztaileek nola eragiten duten aztertzeko; gainera, neurri horiek denboran luzatu beharko dira”.

“Beilatokietako bilerak mugatzen dira, zeremonia liturgikoak ez; eta hori egin da afektibitatea gehien agertzen den eta kontrolatzen oso zaila den uneak direlako. Kutsatzeko arrisku handiena duten lekuak direla frogatu da”.

“Normalean, batez ere asteburuetan, garraio publikoaren ordutegia luzatzen dugu gaueko aisialdiari zerbitzua emateko, eta, beraz, logikoa da lokal horiek ixten direnean ere zerbitzu hori amaitzea; izan ere, luzatuz gero, ziurtzat joko genuke egin behar ez diren gauzak egiten ari direla. Une honetan, garraio publikoaren okupazioa % 60koa da, une jakin batzuetan izan ezik. Ez da beharrezkoa zerbitzuak gehitzea”.

“Gure hezkuntza-sistema ikastetxeen autonomian datza, eta horretan oinarrituta ari gara arautzen. Lana egiten ari da. Estatuan ekainetik zeuden irizpideak bateratzen saiatzen ari dira. Sasoikako langileen gaian ere jardunbide egokiak partekatzen saiatzen ari gara, izan ere orain arte ez gara geldirik egon. Dagoeneko planifikatu dugu, bai ikasgeletara itzultzeko, bai beste gai batzuetara iristeko, normaltasun berriari begira, planteamendu garatuekin”.

“Pertsona ukatzaileei ospitale bateko atarian, ZIU batean edo gure adinekoekin egun bat pasatzeko eskatuko nieke, eta hortik aurrera beren iritzia emateko”.

“Etorkizunean covid duten pertsonak identifikatzeko App bat oso ona izango litzateke, osasun-sistemarako eta gure erantzukizun pertsonala gauzatzeko. Funtsezko elementua litzateke, oso tresna erabilgarria».