Ertzaintzak Frantziako errepideetan zirkulatzeko exijentzia batzuk jakinarazten dizkie motozikleten eta ziklomotorren gidariei

0

Horren arrazoia da Frantziako agintariek hauteman izana gora egin dutela Frantziako lurraldean modu irregularrean gidatzearen ondorio diren arau-hausteek, batez ere ziklomotorrak eta motozikletak eskularru homologatuekin gidatzea nahitaezkoa izatearekin eta 125 cc-ko motozikletak gidatzeko dagokion baimena (A-1 gidabaimena) izatearekin lotuta.

Gora egin duten zehapenek batez ere udan Frantziako errepideetan herrialde horretan derrigorrezkoak diren hainbat arau ezagutu gabe gidatzen duten Estatuko gidariei eragiten diete. Hori dela eta, Ertzaintzak jakitera eman nahi du Frantziako errepideetan, motozikletan nahiz ziklomotorrean zirkulatzeko, derrigorrezkoa dela eskularru homologatuak erabiltzea bai gidariak berak bai bidaiariak. Ostera, 68 euroko isun ekonomikoa jarriko diete eta gidabaimeneko puntu bat kenduko diete.
Bestalde, gogorarazten da 125 cc-ra arteko motozikleta batean zirkulatu ahal izateko A1 gidabaimena behar dela (motozikletak (sidekarrarekin edo gabe), 125 cm³-ko gehieneko zilindradakoak, 11 kW-eko gehieneko potentzia dutenak eta potentzia/pisu erlazioa Kg-ko 0,1 kW-ekoa dutenak. Gehienez 15 kW-eko potentzia duten motordun trizikloak), eta ez dela nahikoa B gidabaimena izatea, nahiz eta Espainiako lurraldean era horretako ibilgailuak gidatzeko baliokoa izan. Gidabaimenak baimentzen ez duen kategoria bateko ibilgailu bat gidatzen zirkulatuz gero, motozikleta ibilgetu dezakete.
Betebehar horiek kontuan izan behar dituzte Frantziako lurraldetik igaro behar duten gidari guztiek, batez ere udan, Espainiako lurraldeko herritar asko joaten baitira Iparraldeko herrietara aisialdia pasatzera.