Bilboko musika eta txistu bandek abuztuaren 28rako programatuak zituzten kontzertuak bertan behera geratu dira

0

Bizi dugun osasun-egoera larriaren inguruan Bilboko Udalak ezarritako jarraibideei jaramon eginez, eta Aste Nagusian ekitaldiak antolatzen dituzten agente guztiei Udalak berak egin dien eskaerari erantzunez, alegia aurten ez dezatela halakorik egin, Bilbao Musikak jakinarazten du bertan behera geratzen direla abuztuaren 28rako (ostirala) aurreikusita zeuden bi musika-hitzorduak: 19:00etan Areatzako kioskoan izango zen Udal Musika Bandaren kontzertua eta 12:00etan Ertzilla kaleko oinezkoentzako gunean izango zen Udala Txistulari Bandarena.

Erabaki honen helburua da pertsonen pilaketak ez sustatzea, ahal den neurrian birusa zabal ez dadin. Erantzukizunetik hartutako neurria da, bilbotarrenganako errespetuagatik eta elkartasunagatik.

Abuztuaren 21erako aurreikusitako Bilboko Udal Txistu Bandaren kontzertua bihar, osteguna, abuztuaren 20ra, aurreratuko da

Halaber, Bilbao Musikak aditzera eman du Udal Txistulari Bandak ostiralean, abuztuaren 21ean 12:00etan Arriaga Plazan eman behar zuen kontzertua ostegunera, abuztuaren 20ra, aurreratu egingo duela. Hasieran aurreikusitako tokia eta ordua mantenduko dira – Arriaga plaza 12:00etan – baita kontzertuaren programazioa ere, Garikoitz Mendizabal Etxeberriaren zuzendaritzapean.

Bestalde, Bilboko udal Musika Bandak, Udalak prestatutako #BilbaoUda2020 programaren barruan, abuztuaren 21ean, ostirala, 19:00etan, Areatzako kioskoan eman beharreko kontzertua mantendu egingo da. Bandak zinemari eskainitako kontzertua emango du.

Gogorarazten da kontzertu honetarako, espazio mugatu batean, aulki zenbakituak jarriko direla jendearentzat, segurtasun-distantzia mantenduz eta maskara erabiltzea nahitaezkoa izango dela.