Donostia lehena da talentua erakartzeko estrategian

0

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Garraioaren Ikerketa Zentroak 2019an egindako ikerketa baten arabera, Donostia lehen postuan dago talentua erakarri eta atxikitzeari dagokionez. Zehazki, tamaina ertaineko (150.000 eta 250.000 biztanle artean) 27 hiri adimendun espainiar aztertu dira.

Txostenaren arabera, hiri adimendun batek talentuaren aldeko apustua egin behar du, funtsezko erakargarri gisa, eta pertsona kualifikatuei laguntza argia eman behar die lan-merkatuan sartzeko edo jarduera berriak sortzeko. Gainera,

Horren harira, Bultzada Ekonomikoko zinegotzi Enrique Ramosek hau adierazi du: “Harro gaude, duela zenbait urtez geroztik talentua erakartzeko abian dugun estrategiarekin egindako lana aitortu dutelako. Ahalegin handia egin dugu programa garrantzitsuak sendotzeko; esate baterako, egoitzena. Horren barruan, laguntza ekonomikoak ematen zaizkie hirian proiektu berritzaileak abiarazi nahi dituztenei. Talentudunak itzultzeko laguntzak ere baditugu, eta, bestalde, ikerlariek ostatu hartzeko Talent House eraikinak arrakasta handia lortu du. Izan ere, Talent House II izango denarekin handituko da, proiektua egina baitago jada”.

Donostiaren kasuan, Talent House da ibilbide profesionala hirian garatu nahi duten pertsonak hartzeko baliabide nagusia. 2011n inauguratu zen bizitegi-eraikina hasierako harrera-plan bihurtu zen, Donostiako zentro, unibertsitate eta enpresek goi-mailako talentua/ikertzaileak erakartzeko. 2019an 310 ikertzaile eta haien familiak hartu zituen.