Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak irailerako amaituko ditu N-240 errepidea Lemoan eta Zeanurin hobetzeko egiten ari diren obrak.
Guztira, inbertsioa 5.252.644 eurokoa izango da. Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatu Imanol Pradalesek esan du N-240 errepidea Zeanuri eta Lemoa artean birmoldatzeko lanei esker «inguruko irisgarritasuna hobetuko dela, trafikoa motelduko dela eta bide-segurtasuna hobetuko dela».
Lemoan, N-240 errepideko trafikoaren batez besteko intentsitatea 18.000 ibilgailu egunean da; 3.000 kamioiak izaten dira. Zeanurin, N-240 errepidetik 6.000 ibilgailu pasatzen dira egunean; 2.000 ibilgailu astunak izaten dira. Pradalesen esanetan errepide hau «ezinbestekoa da Bizkaiarentzat, beraren bidez meseta Lurraldearekin lotzen baita, bai eta ekonomiaren ikuspegitik oso garrantzitsua den Bilboko portuarekin ere».
Proiektu honen barruan bi jarduketa nagusi egin dira; gero, lanak osatzeko, seinale bertikalak eta horizontalak aldatu dira, errepidearen balizamendua egin da, euspen-sistemak ezarri dira (motorzaleen babesak barne), errepidearen drainatze-sistema egokitu da, eta galtzadako argiak aldatu dira.