Osasun larrialdiaren ondorioz hartutako neurriek Donostiako udal zerbitzuetan duten eragina

0

COVID-19 osasun-larrialdiari aurre egiteko eta hedapena geldiarazteko prebentzio neurri berriak indarrean jarri ditu aste honetan Eusko Jaurlaritzak. Osasuneko Sailburuaren abuztuaren 19ko aginduan ezartzen diren betebeharreko jarraibideek hainbat udal zerbitzuri eragiten die:

Polloe

  • Ehorzketak: gehienez 30 pertsona egon ahal izango dira hildakoaren agurrean, eta maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
  • Bestelako lekuak baldintza berdinetan mantentzen dira.
  • Hilerriaren ordutegia mantentzen da (8:00-20:00)
  • edozein eskaera egiteko 943 42 35 40 telefonoan edo posta elektronikoz egin daiteke: polloe@donostia.eus

Donostia Kirola

Donostiako Udalaren kirol instalazioetan COVID-19 kutsatzea prebenitzeko protokoloak eta betebeharreko segurtasun neurriak martxan jarraitzen dute; hala nola %60ko edukiera mugatua, garbiketa eta desinfekzio lanen errefortzua, seinaleak eta sarrerako alfonbrak, besteak beste, baita erabiltzaileek betebeharreko neurriak ere.

Donostia Kirola sailetik gogorarazten da igerilekuetan 10 pertsonatik gorako taldeak ez direla baimentzen eta pertsonen arteko distantzia errespetatu beharko da. Igerilekuetako joan-etorrietarako eta ibilaldietarako, maskara erabili beharko da beti, orain arte bezala. Jarduera fisikorako, kirola egitean, ez da maskara derrigorrezkoa izango, betiere distantzia neurriak bermatzen badira.

Ezagutu itzazu segurtasun neurriak: donostiakirola.eus

Festak

Abuztua Donostian’ programazioaren barne zeuden zenbait ekimen bertan behera utzi dira araudi berria betez:

  • Trikitixa (Amara, abuztuak 21 – Intxaurrondo, abuztak 22 – Erdialdea, abuztuak 23 – Egia, abuztuak 28 – Altza, abuztuak 29)
  • eta Txaranga Ibiltariak (abuztuak 26 eta 27).

Dbus

Abuztuaren 21etik aurrera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 01:30etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta COVID-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta.

Zerbitzu hauetan emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistemak martxan jarraituko du, ibilbideko zenbait tokitan.
Zerbitzuen ordutegiak

Udalak batasuna eta ardura eskatu nahi dizkie herritarrei, ezarritako prebentzio neurriak modu arduratsuan errespetatzeko eta eskerrak eman denon esfortzuagatik.