Udalaren Bilbao Izan programak Sarriko eta Ibarrekolanda auzoen historia ezagutzeko aukera eskainiko du

0

Bilboko Udalak, ondarearen berri ematen duen BILBAO IZAN programaren bidez, Bilboko auzoak beste modu batean ezagutzeko aukera eskaintzen du: oinez eta gidatutako bisitaldiekin, dohainik.

Hilabete honetan, ‘Ezagutu oinez’ eta ‘Ezagutu familian oinez‘ egitasmoen bidez, nahi dutenek aukera izango dute Sarriko eta Ibarrekolanda auzoen historia gertutik ezagutzeko.

Ibarrekolanda eta Sarriko auzoak, beren historiaren zatirik handienean, behinolako Deustuko elizateko baserri-auzoak izan ziren, txakolina, baserriak eta baratzeak zeuzkan inguru bat. XIX. mendearen erdialdera industrializazioak ibai ertzeko lur sailak hartu ahala, Sarrikok eta Ibarrekolandak leku lasai eta bare gisa iraungo dute, eta familia burgesek hantxe eraiki zituzten beren txaletak, hala nola Zubiria familiak Sarrikoko lursailean.

Geroago, tranbia eta trena iritsi ziren, eta aldaketak lasterragotu egin ziren, inguru hura urbanizatuz joan zen arian-arian, eta kanala ere eraiki zelarik, hiri-auzo bat bihurtu nagusiki.