Aitor Seguinek utzita jokatuko du Barakaldon

0

Athletic Clubek eta Barakaldo Futbol Klubak akordioa lortu dute Aitor Seguin bigarren taldeko aurreko ezker hegalekoak utzita jokatzeko aurtengo denboraldian, Aitor Larrazabalek zuzenduta.

Seguin, 25 urtekoa eta Lezamara haur mailan iritsi zena, Barakaldon aritu zen aurreko denboraldiko azken txanpan hark jasandako lesioak ahazteko. Zazpi partida jokatu ez ezik, lau gol-pase ere egin zituen. Bertan Hodei Oleaga atezain ohiarekin egingo du bat.

Athleticen, Marcelo Bielsak Europa Leagueko partida bateko deialdian sartu zuen Helsinkin eta, Cuco Zigandaren aginduetara, 28 partida jokatu zituen Bigarren Mailan, hiru gol sartuta.