Amaia Peña, Athleticeko atezaina, etxean berriro

0

Amaia Peña etxera itzuli da Estatu Batuetan egin duen bidaiaren ostean. Portugaleteko 21 urteko atezaina Pittsburgheko Unibertsitatean (Pennsylvania) Marketinga eta Hornidura Kateko gradu bikoitza ikasten amaitu zuen. Bertan, futbolean jokatzen jarraitzeko aprobetxatu zuen, haurtzarotik egiten duen bezala.

Portugaleteko Asti Leku ikastolan eskularruak jantzi zituen lehen aldiz. Geroago, mutilekin jolasten jarraitzerik ez zuenez, Paules taldera eman zuen pausoa, eta han, Barakaldoko Pauldarraken, bat egin zuen Joseba Aguirre egungo kirol zuzendariarekin eta Andrea de la Navarekin. 2014an, 15 urterekin, Amaiak Iñigo Juaristiren deia jaso zuen. Bi denboraldi Lezaman pasa zituen amets bat buruan edukita: egunen batean lehoi bihurtzea.

Orduan, Estatu Batuetara joan zen, han esperientzia ugari gozatuz, Portugaleten errotutako familiarengandik urrun egonda. Lau denboraldi jokatu ditu Pitt Panthersen NCAAko Kosta Atlantikoko Konferentzian, eta titular izan da azken bi denboraldietan. Han bertatik bertara egiaztatu ditu unibertsitateek dituzten baliabideak, hainbat kirol-diziplinatan dituzten taldeak xehetasunez miatzen dituztenak: oihartzun mediatikoa, unibertsitateko ligak, sponsorrak, instalazioak… Amaiak amets amerikarra bizi izan du, eta Athleticek maiatzean itxitako fitxaketarekin jarraituko du.

Orain, helburua Lehen Mailan Iberdrola zuri-gorri gisa debutatzea eta Lezaman atezain gisa haztea da, gutxienez 2022ra arte. Amaia internazionala izan da Espainiako selekzioarekin beheragoko mailetan, eta bere lehen denboraldi-aurrean lehen taldean hartuko du parte, pandemiak eragindako atezainaren elastiko beltza janzteko ziurgabetasun logikoarekin.

Ateizain zuri-gorri berriarekin paseatu genuen Portugaleteko Canilla pasealekuan, eta Amaiak esan zigun nolakoa izaten ari den etxera itzultzearen ibilbide berri hau.