Realak akordioa sinatu du PTI Digitalarekin

0

Realak urtebeteko akordioa lortu du PTI Digitalekin (Activating Digital Engagement), plataforma digitalen aldeko apustu sendoa egiteko. PTI gure partner digital ofiziala izango da aplikazio mugikorrean eskaintzaren oinarriak garatzeko.

Akordioak klubaren aplikazio ofiziala kudeatzera eramango du PTI, fanen esperientzia indartzen eta, aldi berean, babesle eta iragarki digitalen sarrerak erakartzen lagunduz.

Rover Plataformaren bidez, PTIk Realarekin lan egingo du marka eta iragarle berriak erakartzeko, eta familia txuri urdinarentzako esperientziak eta kanpainak sortzeko.

Mike Bohndiek PTIko CEOk adierazi duenez, «Ikuspegi digitaletik begiratuta LaLigako klub berritzaileenetako batekin lan egitea ohore izugarria da. Espainian dugun lehen bezeroa da. Honek gure zerbitzu-zorroaren izaera dinamikoa erakusten du. Gure taldea oso harro egongo da bere beharrak asetzeaz».

Juan Iraola Eremu Digitalaren Arduradunak adierazi duenez, «Reala denbora batez bere aktibo digitalak erabiliz diru-sarrerak sortzeko moduak bilatzen aritu da. PTIrekin, behar digitaletan eta komertzialetan gure ikuspegi bateratua betetzen lagun diezagukeen partner bat aurkitu dugu. Lankidetza hau hasteko irrikitan gaude, hedatzeko ahalmen handia baitu «