Realeko lau jokalarik espainiar selekzioaren deia jaso dute

0

Realeko lau jokalarik espainiar selekzioaren deia jaso dute irailean jokatuko diren partidetarako. Mikel Oyarzabalek, Diego Llorentek eta Mikel Merino debutariak UEFA Nations Leagueko bi partida jokatuko dituzte, eta Zubimendik, 21 urtez azpikoarekin, Europako Mailarako sailkapen partida bat jokatuko du.

Hurrengo egunetan, selekzio ezberdinen deialdiak ezagutuko dira, eta baliteke jokalari txuri-urdin gehiago egotea.

Mikel Oyarzabal, Diego Llorente eta Mikel Merino

Irailak 3, 20:45. Alemania – Espainia. Stuttgart Arena (UEFA Nations League)
Irailak 6, 20:45. Espainia – Ukraina. Alfredo Di Stéfano Estadioa, Madril (UEFA Nations League)

Zubimendi

Irailak 3, 18:45. Mazedonia 21 urtez azpikoa – Espainia 21 urtez azpikoa. National Arena, Skopje. 21 azpikoen Europako Txapelketarako sailkagarria.