Salgai 2020-21 Athletic Clubeko lehen janzkera

0

Athletic Clubek eta New Balance Footballek 2020-21 denboraldian talde zuri-gorriak jantziko duen lehen ekipazioa ezagutarazi dute.

Kamisetak klubaren eta bere zaleen arteko lotura omentzen du, euren izenak grafiko abstraktu batean irudikatuz, lehoien goitik beherako marra gorrien barruan. Grafikoak Athletic Club Museoa du oinarri.

Kamiseta zuri-gorriak ikurrinaren xehetasunekin ehundutako lepoa dauka. Beste berrikuntza bat San Mameseko lehoiak daukan intsigniaren ehuna da, barruan bakarrik ikus daitekeena. Atezainaren kit-a, berriz, beltza da, eta grafiko abstraktua dauka mahukei erantsita.

2020-21 zerrendak “Born of the People”/”Herritik sortu zinalako” kanpainaren barrukoak dira, New Balance Footballek Athletic Clubentzat egindakoa, zaleena den Klubaren nortasun paregabea aitortzeko. Iker Muniain taldeko kapitainaren ustez, “Kamiseta hau janzteak esanahi handia dauka guretzat, baita gure jarraitzaileentzat ere. Elastikoaren xehetasun bakarrak gustuko ditut, batasuna ordezkatzen duen kluba garela erakusten duten xehetasun tradizionalak dituelako”.

Bestalde, Kenny McCallum New Balance Footballeko zuzendari nagusiak honela adierazi du enpresaren iritzia: “Athleticek istorio berezia du kontatzeko, eta hori neurrira egindako diseinuan islatu nahi dugu. Bazkideena den klub oso bakanetako bati omenaldia egiteko modua dira marra gorri eta zuri esklusibo horiek”.