STEAM Euskadi I. Sariak

0

Sari horiek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Recerca per a l’Educació Científica i Matemàtica (CRECIM) zentroarekin eta Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, arteekin eta humanitateekin lotura duten zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako (STEAM, ingeleseko akronimoa dela eta) bokazio goiztiarrak bultzatzen dituen hezkuntza eredua sustatzeko jardunbide onenak aintzatesteko.

Lau urtetik hona, UPV/EHUren ekimen honek agerian utzi du komunikazioko teknologia berriek irakaskuntzan duten erabilgarritasuna, eta baita ikasteko baliabide gisa erabil daitezkeen mugikorretarako aplikazioen sorreran parte hartzen duten ikasleen trebetasuna ere. Azken edizioan hamar ‘app’ aurkeztu ziren, klima-aldaketaren arriskuei buruz kontzientziatzeko, ikasle ez-euskaldunen familiek seme-alabei euskarazko lanak egiten laguntzeko edo industria-ingeniaritzako ikasleei fluidoen mekanikarekin lotutako ikasgaietan kalkuluak arintzen laguntzeko, besteak beste. Hamar aplikazio horiek, aurreko edizioetakoekin batera, Google Play Storen daude eskuragarri, eta, beraz, jende guztiak eskura ditzake.