Unai Simon, espainiako selekzioarekin jokatzeko hautatua

0
PRUEBA

Unai Simon espainiako selekzio nagusiarekin aritzeko lehen aldiz deitua izan da. Luis Enrique hautatzaileak 23 urteko atezaina deitu du UEFA Nations Leagueko sailkapen faseko lehen bi partidak jokatzeko. Partidak irailaren hasieran jokatuko dira Alemaniako eta Ukrainako selekzioen aurka.

Atezain zurigorria 2011-12 denboraldian heldu zen Lezamara eta pasa den udan Europako 21 urtez azpiko txapelduna izan zen Unai Nuñezekin batera.

Lehen partida, Alemaniaren aurkakoa, irailaren 3an jokatuko da Stuttgarten, eta Ukrainaren aurkakoa, berriz, hilaren 6an, Madrilgo Alfredo Di Stefano zelaian.