Unai Simonek 2025era arte berritu du Athletic Clubarekin

0

Athletic Clubek eta Unai Simon atezainak 2025eko ekainaren 30era arte luzatu dute akordioa. Arabarrak, taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat aurreko denboraldian, eta klubak etete-klausula kendu dute Ibaiganen sinatutako kontratuan.

Albistea momentu oso berezian iritsi zaio Simoni. Bi urte bete dira gaur lehoi moduan debuta egin zuenetik eta Luis Enriquek Espainiako selekziorako lehen aldiz deitu du, Gaizka Garitanoren aginduetara egindako denboraldiaren sari gisa. Lezamako atezainak hirugarren postuan bukatu du Zamora Saria, Thibaut Courtois eta Jan Oblaken atzetik.

Unai Simon hedabideen aurrean agertuko da bihar egingo den prentsaurreko telematikoan.