Realak Villarreal CF-ri egingo dio bisita irailaren 2an, 19:00etatik aurrera, Vila-realen, uda txuri-urdineko proba erakargarrienetako batean. Sei partida jokatuta, talde horia izango da Rio Averen atzetik bigarren aurkari europarra, eta aurredenboraldi zorrotz hau borobilduko du, erronkaz beteriko denboraldia bikain prestatzeko.
Aurkariak, Villarreal CF-k, bosgarren postuan bukatu zuen liga, txuri-urdinen gainetik. Taldea Unai Emery entrenatzaile gipuzkoarrarekin, Take Kuborekin (Real Madridetik utzita dator) eta Dani Parejo eta Francis Coquelin Valencia CF-ko jokalari ohiekin sendotu da.