Zarauzko Lizardiko aldagelen obrak martxan dira

0
PRUEBA

Aritzbatalde Kiroldegia eta Lizardi Institutuaren artean dagoen kirol pabiloi berriaren obrek aurrera jarraitzen dute. Lanen lehen fasea, pabilioia bera eraikitzea barne hartzen duena, amaituta dago, azken erremateen faltan. Oporraldia aprobetxatuz, abuztu honen hasieran, bigarren faseko obrak hasi dira, aldagela berrien hornidura berritzeko eta handitzeko, eta Lizardi Institutuari berari eta pabiloi berriaren erabiltzaileei emango diete zerbitzua.

Udalak URBYCOLAN S.L. enpresari esleitu dizkio ESTUDIO CORTA-ko arkitektoek idatzitako proiektuaren obrak, 402.232,11 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkatea oso pozik agertu da kirol pabilioiaren obraren lehen fasearen itxurarekin: «Espero dugu, dena ondo bidean, hilabete pare batean instalazio berriak errendimendu osoan jartzeko aukera izango dugula. Eta, zalantzarik gabe, egungo aukerak hobetu eta zabalduko dituzte instalazio berriek, bai Lizardi Institutuarenak, bai kirol klubetako taldeenak ere. Izan ere, azken hauek instalazio berriez egunero gozatu ahal izango dute, Lizardi Institutuko beharren arabera, erabilera ordutegiak koordinatuz”.