Beñi Agirreren erakusketa

0

Beñi Agirreren Euskalnafarrak naziotik estatura erakusketa bere ibilbide erdira iritsi da. Abuztuaren 27ra arte izango da zabalik eta jadanik 120 lagun inguruk egin dute bisita Biterin. Horietako erdiak ikustaldi gidatuan izan dute erakusketaren berri. Izan ere,  goizeko 09:30etatik 13:30etara bitartean dago ikusgai erakusketa, baina e­rakusketan lagundu duten Nabarraldeko ki­deek 10:30etan eta 12:00etan  ikustaldi gidatua e­giten dute, egunero. Modu honetan, Euskalnafar herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi «orokorra» lortzen ahalegindu dira. Izan ere, azalpen eta galdera libreak egiteko aukera izan dute bisitariek.

Erakusketaren helburua da Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaltzea: habitata, lurraldetasuna, euskararen hedapena, funtsezko datak, konkistak, pertsonaiak, gertaerak eta abar. Agirreren esanetan, erakusketarekin «Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaldu nahi dira».

Lau mapa didaktiko haundi eta argibideak ematen dituzten bederatzi panelek osatzen dute erakusketa. Hilaren 27an, osteguna, goizeko 11:00etan itxiko da erakusketa. «Guztia jaso eta beste herri batera eramango da erakusketa», azaldu dute Hernaniko Errotzeneko kideek. Hernaniko talde hau ere, Nabarraldeko kideekin batera, erakusketaren sortzaile izan da eta  mapa didaktikoak sortu ditu.