Uztailaren 21ean Itxaso Zaldua preso ohia atxilotu zuen Espainiako poliziak. Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotu zuten hernaniarra, 2001eko Manuel Gimenez Abaden hilketarekin zerikusia duelakoan. Etxerat Elkarteak jakitera eman zuenez, Zaldua ostegunean lekualdatu zuten Soto del Realetik Topaseko espetxera (Salamancara), eta etxetik 460km-ra dago orain.