Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendariak bere kargua utzi du erretiroa hartzeko

0

Gobernu Kontseiluak kargutik kendu du gaur Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusi Borja Belandia, erretiroa hartu baitu.

Belandia Zuzenbideko lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Arabako Foru Aldundian hasi zuen bere ibilbidea 1980an, eta postu garrantzitsuak bete zituen bertan, hala nola Funtzio Publikoko zuzendariarena (1987-1991) edo Ogasuneko zuzendariarena (1991-1999). Bertan garatu du, gainera, bere karreraren zatirik handiena. Horrez gain, Gasteizko Udaleko zinegotzia izan zen (2015-2016). Eusko Jaurlaritzan, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Plangintza eta Estrategiako zuzendaria izan zen (2005-2009), eta 2017an Lanbideko zuzendari nagusiaren kargua hartu zuen bere gain.