Neurri berriak jarri dira indarrean igerileku irekietan

0

Joan den astelehenean dekretatu zuen osasun larrialdia Eusko Jaurlaritzak eta asteartean bildu zen Labi batzordea zenbait neurri berri zehazteko. Hartutako erabakiak direla eta, igerileku irekietan ere aldaketak egon dira. Atzo jarri ziren indarrean eta abisu berririk izan ezean, hori izango da instalakuntzetan egongo den araudi berria.   

Pandemiaren aurretik igerilekuan egoteko ordutegia egun osokoa zen, pertsona eta egun bakoitzeko. Hala ere, orain aldatu egin da hori. Atzotik, igerileku irekietan egoteko gehieneko denbora 3 ordu da pertsonako eta eguneko. Gainera, atzo «aldaketak indarrean jartzeko denbora faltagatik bi txanda egin ziren», baina gaurtik aurrera 3 izango dira.
Lehenengo txanda 10:00etatik 13:00etara bitartean izango da, eta 12:30 atera beharko da uretatik. Bigarren txanda 14:00etatik 17:00etara bitartean izango da, eta uretatik orduerdi lehenago irten beharko dute. Eta eguneko azkena, 17:30etatik 20:30etara bitartean, eta 20:00etan atera beharko da uretatik. Bestalde, pertsona-taldeek ge­hienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu be­harko da beti.
Eta igerilekuan egoteko zerbitzua murritzagoa i­zango denez, sarrerak ere merke­agoak izango direla jakinarazi dute.