Azpeitiak boluntario sarea aktibatu du beren osasunaz kezkatuta etxetik irten gabe dauden herritarrei laguntzeko

0

«Azpeitiar ugari dago konfinatuta positibo eman duelako edo positibo eman duten pertsonen kontaktu zuzenak direlako, eta beste hainbat etxean sartuta daude adinagatik edo patologia dituztelako»,  gaineratu du. Horregatik, martxoan sortutako 170 herritarrek osatutako boluntario sarea berriz jarri da abian. «Herritarrek laguntza eskatzea, erosketak egitea edo hitz egitea nahi badute deitu eta behar duten laguntza eskainiko zaie». Horretarako bi telefono zenbaki dituzte herritarrek eskura:  goizez, 08:30etatik 15:00etara Gizarte Zerbitzuetako 943 15 71 92 telefono zenbakira deitu dezakete; eta 15:00etatik aurrera, Udaltzaingoaren 943 15 13 13 telefonora.

«Laguntzeko gaude. Udaletxea eta Gizarte Zerbitzuak herritarrei laguntzeko irekita ditugu», zehaztu du. Pandemia hasi zenean martxan jarritako laguntzak oraindik ere eskatu daitezkeela gogorarazu du: «Laguntza behar duen orok jo dezake udaletxeko atea, irekita dagoelako». Bestalde, laguntzeko prestutasuna agertu duten herritar guztieak ere eskertu nahi izan ditu.