Elx, Huesca eta Cadiz San Mamesera itzuliko dira

0
PRUEBA

Cadiz CF, SD Huesca eta Elx CF dira datorren denboraldian urrezko mailara igoko diren hiru taldeak. Horrela, igo berrien hirukoteak Athleticen aurka jokatuko du berriro.

Elx CF da Athleticen aurka gehien jokatu duena, Ligako partidei dagokienez. Denboraldi honetan 19 partida jokatu ditu Andoni Lopez lehoiak bertan eta historian, Ligan, talde valentziarrak 42 aldiz jokatu du talde zuri-gorriaren aurka. Balantzea Athleticen aldekoa da: 18 garaipen, 14 berdinketa eta 10 porrot.

Ligako txapelketatik kanpo, bi taldeek bi aldiz jokatu dute elkarren aurka Kopan, edozein athleticzalerentzat ahaztezinak diren bi partidatan: 1973ko finala Bernabeun, Klubaren 21. titulua irabazteko balio izan zuena, eta denboraldi honetan lehoiei txapelketako final-zortzirenetan sartzeko aukera eman zien partida, Elx penaltietan ebatzitako kanporaketan gainditu ondoren.