Ertzaintzak GI-2634 errepidean, Azpeitian, izandako trafiko-istripuaren lekukoen laguntza eskatzen du

0

Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateak atzo GI-2634 errepidean, Azpeitian, izan zen trafiko-istripuaren lekukoen laguntza eskatzen du. Istripuan 22 urteko gizonezko bat hil zen.

Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateak atzo, arratsaldeko ordu bata inguru, GI-2634 errepidean, Azpeitian, izan zen trafiko-istripuaren lekukoen laguntza eskatzen du. Suzuki motozikleta batek eta Chrysler 300C  auto batek talka egin zuten eta, horren ondorioz, moto-gidaria, 22 urteko azpeitiarra, hil zen eta turismo-gidaria zauritu zen.

Ertzaintzak zabalik du gertatutakoa argitzeko ikerketa, eta izan zitezkeen lekukoen laguntza behar du. Daturen bat eman dezaketen herritarrak argiketen atalarekin jar daitezke harremanetan,  943 53 91 25 telefonoan.